XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- No, Maria, ez othoi, kecha! Ez diakinat nun demuntre sartu zautan nere bederatzigarren astoa.

Erhoturik ibilia nun haren ondotik, eta herrestorik ere ez dinat atzeman.

- Bederatzigarren astoa? Bainan, arraila jina hitzaut beraz etcherat? Bederatzigarrena? Eta hire bi zangoen artean daukekan hori ez othe da astoa? Horra bederatzigarrena, hamargarrena eta ederrena berekin deramala bizkarrean! Bichtatik joan hakiat, hordi tzar, gizon galdu, arno untzi higuingarria!....

Eta Ellande ohera badoa, ichil eta chitun, Mariaren makhila, bizkar hezurraren gainera eror dakion beldurrez.

Nola ez zen bada, bere azpian zaukan beharri luzeaz orhoitu? Ai! Manuelen arno hura! Zerbait debrukeria ez othe zion ostalerak emana? Bertzaldiño batez hatik!.

Eta haimbertzenarekin, lo zurrungan eman zen Ellande gaizoa, eta gau hartan guzian, ametsetarik, bere astoaren ondotik ibili zen, izerdi uharretan. J. Barbier.